Idoya Iragorri atxilotu du ertzaintzak

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2014ko urt. 25a, 17:18
Idoya Iragorri atxilotu du etzaitzak Sestaoko udaletxean kateatu ostean. \ \ 2013ko urrian hasi zen 26/11 auzian inputatutako 40 gazteren aurkako epaiketa Espainiako Auzitegi Nazionalean. Idoya Iragorrik, Irati Mujika, Goizane Pinedo eta Unai Ruizekin batera euskal gazteriaren aurkako bidegabeko epaiketara ez aurkeztea erabaki zuen. \ \ Desobedientzi eguna antolatu dute gaur Sestaon, gazte independentisten kontrako makroepaiketa salatu eta ez aurkeztea erabaki zuten lau gazteei sostengua adierazteko. \ \ Eguerdian abiatu dute ekimena Kasko plazan burutu duten elkarretaratzearekin. Bertan Iragorriren eskutiz bat irakurri dute eta horren ondoren Idoya udaletxeko atarian kateaturik agertu da. Ertzaintzaren furgonetak azkar gerturatu dira, kateak apurtu eta arrastaka eraman dute gaztea.\ \ Polizia autonomikoek Iragorri atxilo eraman eta gero, tentsio uneak bizi izan dira eta, Segurtasun Sailak berri eman duenez, bigarren emakume bat atxilotu dute, «desobedientzia larria» egotzita. \ \ Euskal Herriak konponbiderako hautua egin duen honetan, Estatuaren joko zikina azpimarratu nahi dugu. Behin eta berriz konponbidearen aurkako erasoak ematen ari dela agerikoa baita. Honen aurrean, euskal gazteria jasaten ari den etengabeko kriminalizazioa salatu nahi dugu. Eta azpimarratu, aldaketarako bidean, horrelako erasoek ez gaituztela kikilduko.\ \ Guztion artean eraikiko dugulako Euskal Herri aske bat.\ Euskal gazteria LIBRE!