Hassanna Aaliaren hitzaldia atzo, Saharar herriaren aldeko ekimenen baitan

Azpeitiko Sanagustin Kulturgunean, Khamar Sahararen aldeko Elkarteak antolatuta, Hassanna Aalia sahararraren hitzaldia izan zen atzo, asteazkena. Sahararrak emaniko hitzaldiak errealitate gordin eta latz baten testigantza eman zigun, oso ondo azaldua. Irudi gogorrak erakutsi zizkigun, emakumeek hango kulturan eta herrialde horren biziraupenean duten papera eta, horregatik guztiagatik, jasaten ari diren egoera gorria…  Atzo ikusitakoaren arabera, beste behin, errealitateak fikzioa gainditzen du.

Aalia 2010ean Gdeim Izik-eko kanpamentuan Marokoko polizia eta beren eskubideen alde borrokan ari ziren sahararren arteko iskanbilengatik bizi osoko kartzela zigorrera kondenatu zuten 2013. urtearen hasieran. Gaur egun saharrarren eskubideen alde egiten du lan. Hango egoeraz ariko da hizketan, 19:00etatik aurrera.

Saharar herriaren aldeko ekimenen baitan, bihar, ostirala, afaria eta antzerkia izango dira Sanagustin kulturgunean. Afari eta antzerkirako sarrerak saltzen daude dagoeneko, 12 eurotan.