Irati Mujika ezkutuan zegoen gazte ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2014ko urt. 10a, 18:34
Irati Mujika atxilotu zuen atzo Polizia Nazionalak Aramaion, kaletik bikotekidearekin zihoala. Kalez jantzitako bi polizia kotxetik atera eta bikotearen gainera bota ziren, Mujikari identifikazioa eskatuz. Honek ukatu bazien ere, azkenean oihu artean sartu zuten autora. Gaztearen bikotea autoaren aurrean etzan zen atxiloketa eragozteko, baina poliziak ostikoka eta iletik tiraka eraman zuen.\ \ Mujika Euskal Herriko beste 39 gazterekin batera bere jarduera politikoagatik 26/11 sumarioan auzipetuta dago, baina, beste hiru kiderekin batera, epaiketara ez aurkezteko hautua egin zuen duela hiru hilabete. Denbora horretan ezkutuan egon den arren, hainbat agerraldi publiko egin ditu.\ \ \ Informazio gehiago: https://topatu.info/irati-mujika-gaztea-atxilotu-du-poliziak-aramaion/