Olatu erraldoiei alferrik da murruak ezartzea

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2014ko urt. 9a, 10:31
Guardia Zibila Euskal Herrian uneotan EPPKko bitartekarien aurka, tartean abokatuak, egiten ari den operazioa gogor salatu nahi dugu ohar honen bidez. \ \ Espainiako Barne Ministerioaren prentsa oharrarekin egon diren gora-beherak Espainiako Gobernuaren jarreraren, jardunaren eta talante demokratikoaren analogia bikaina dira: txapuzeroak. \ \ Txapuza hau da zoritxarrez Espainiako Gobernuak EPPKren iniziatiba garrantzitsuari eta preso ohien adierazpenari ematen dion erantzun negargarria. Euskal Herrian konponbidearen eta bakearen alde urrats erabakigarriak ematen ari garen bitartean, gobernuak modu positiboan erantzun ordez, ohiko erremintekin erantzun du: Guardia Zibila, Audientzia Nazionala. Errepresioa. \ \ Konponbideak eta bakeak erantzukizun politiko handiz eta seriotasunez jokatzea eskatzen du eta Espainiako Gobernuak badu garaia ardura horrekin jokatzen hasteko. \ \ Zoritxarrez txapuza honek berriz ere sufrimendua eta egonezina eragin du atxilotuen eta ingurukoen artean eta guztia presoen eskubideen aldeko mobilizazio erraldoi baten atarian. Gaurkoa bezalako erasoekin herri honek konponbidearen alde egin duen hautua alboratuko duelakoan badaude ordea, oker dabiltza. Ez da atzerapausorik egongo. Inoiz baino indartsuago eta gogotsuago larunbateko mobilizazioan parte hartzeko unea da eta horretara gonbidatu nahi dugu gazteria. \ Olatu erraldoiei alferrik da murruak ezartzea. Gainetik salto egingo dugu. \ \ Iturria: http://ernaigazte.cc/eppkko-abokatuen-kontrako-polizia-operazioaren-salaketa/