Hilaren 13an hasiko dira entrenamendu saioak

Urte berri on pilotazale! Urte berrian ere sartu gara eta Gabonetako turroi, chanpain eta abarrak alde batera utzita Ilunpeko kideok berriro ere Frontoi Txikian jarri behar dugu begia. \ \ Aurten, hilaren 13an, astelehena, hasiko dira entrenamendu saioak eta astean zehar iazko ordutegi berdinarekin jarraituko dugu; printzipioz, egun eta ordu berdinekin. \ \ Beraz, Errege ondorengo lehen astea jai hartu eta hurrengo astean berriro ere pilak kargatuta bueltan izango gara pilotari guztiekin. \ \