Sanjuandegin eman zitzaion amaiera elkartasun azokari

Ostiralean eman genion amaiera Gabonetan abian izan den haurrentzako jostailu eta bestelakoen elkartasun azokari. Sanjuandegiko auzotar asko hurbildu zen postuetara eta giro polita izan zen azokaren bueltan. Aste honetan egingo dugu balorazio orokorra, baina aurrez modu batera edo bestera azokan lagundu duzuen guztioi eskerrak eman nahi dizkizuegu. Asko izan zarete! Milesker denoi!