Izarraitzekoak bikain Gabon Kopan

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko abe. 23a, 00:05
Zapatuan, abenduaren 21ean, taldeko benjaminek eta alebinek Eibarko Ipurua Igerilekuan Gabon Kopa saria jokatu zuten. Denboraldiko bigarren zita ofiziala zuten Eibarkoa eta, aldi berean, 2013ko azkena izan zen. \ \ Izarraitz IEtik 25 igerilari joan ziren lehiaketara. Seguruenik, Santo Tomas egunak zerikusia izango zuen izan genituen 11 bajekin. \ \ Izarraitz IEko gaztetxoek, beste behin ere igeri egiteko estilo eta teknika bikainak erakutsi zituzten; uretatik kanpo ere, adiskidetasun eta lagunarte jator bat dagoela ikusi genuen. \ \ 14:30ean zuten hitzordua 36 igerilarik Azpeitiko Igerileku aurrean. Horietatik 25ek hartu zuten autobusa. Igeriketa kirol indibiduala izanik, autobusean sortzen den adiskidetasun eta talde giro horri balio handia ematen diogu Izarraitz Igeri Elkartean.\ \ Beroketak egin eta 16:30ean eman zioten hasiera Gabon Kopari 2004-2005 urteetan jaiotako igerilariek, 50 metro bizkar probarekin. Gabon Kopak duen berezitasunetako bat da igerilari bakoitzak ondo menperatzen duen estiloan igeri egiteko aukera ematen duela. Esan bezala, aurrenak izan ziren bizkar estiloko igerilariak, gero bular estilokoak, hirugarrenez krol estilokoak eta, azkenean, tximeleta estilokoak. Bakarkako probak bukatu ondoren, erreleboak hasi ziren.\ \ Eibarko Gabon Kopa, gustuko lehiaketa dute kirolari gaztetxoek dominak ematen dituztelako. Horren harira, esan behar dugu, gure igerilari erdiek pasa podiumera igotzea lortu zutela eta besteak oso gertu ibili zirela. \ \ Erreleboetan, berriz, alebin mailako neskek, 4 X 50 estilo proban lehen postua lortu zuten eta kopa ekarri zuten Azpeitira. Benjamin mailan, igerilari asko ditugu eta bi taldetan banatu zituen entrenatzaileak. Bi taldeak podiumera igo ziren, lehen eta hirugarren postua lortu baitzuten 8 x 25 metro estilo mixto proban. Hauek ere, harro etorri ziren Azpeitira, lortutako kopekin.\ \ Zorionak denoi !\ \ Hemen benjaminek erreleboetako proban:\ \ \ \