Martxan da 'Denak ala inor ez' dinamika

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko abe. 19a, 08:46
Azaroan Donostian aurkeztu zen eta Azpeitian ere martxan da dagoeneko 'Denak ala inor ez' dinamika. Preso, iheslari eta deportatuen aldeko konpromiso eta praktikan oinarritutako dinamika da. \ \ Egungo egoera politikoari erreparatuta, ezinbesteko deritzogu, gazteria ere, preso, iheslari eta deportatuen egoeraren aurrean altxatu eta borrokari ekitea. Estatu espainiar zein frantsesak konponbidea oztopatzen jarraitzen dute, atxiloketak, torturapeko deklarazioetan oinarritutako zigorrak, epaiketak, salbuespen espetxe politikak, iheslarien aurkako euroaginduak… honen aurrean gazteok ere konponbidearen eraikuntzan pausuak ematea beharrezkoa da. Bide horretan preso eta iheslariak gatazka konpontzeko ezinbesteko agente direla ulertzen dugu eta hori izango da gure borrokaren oinarria.\  \ Gazteri osoari zabaldu nahi diogun tresna da, herriz herri garatzekoa eta formatu ezberdinak barnebiltzen dituena. Kaleak praktikaz bete nahi ditugu, presoen borrokak kaleratuz, gure aldarriak ezagutaraziz, iheslarien egoeraren berri emanez… eta aldi berean gazteria konpromiso txikiak hartzera gonbidatu nahi dugu, senideei bidaietan lagunduz, gutunak idatziz eta bixitak egitera animatuz, aldarriz jositako kamixetak, banderola, pinak…eramatera bultzatuz. Hamaika modu daude norberak bere ekarpena egiteko. Garrantzia ekarpen hori egin gabe ez geratzean datza. \  \ Guztion artean, tantaz tanta, denak etxera ekarriko ditugu!