Eraso sexistarik ez! Ez Azpeitian eta ez inon!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko abe. 17a, 14:05
Azpeitia, Beizama eta Errezilgo Ernaik larunbat gauean izandako eraso sexista salatu nahi dugu. Argi daukagu eraso hau ez dela besterik gabe sortua, bizi dugun sistema patriarkalaren ondorio gogorra baizik. Aipatzekoa da, gazteen arteko eraso sexisten kopuruen gorakada ere. Horrek, egunerokotasunean zabaltzen diguten berdintasun eredu faltsua gaitzestera garamatza. Horrelako erasoak dirauten bitartean argi baitago ez garela inolaz ere gizarte parekide batean bizi. \ \ Neskak erasotzaileari aurre egin izana azpimarratu nahi dugu guztiaren gainetik. Hau izan baitzen erasoa gogorragoa izatea sahiestu zuena. Horregatik, eta emakumeok burujabetzaren bidean kokatuz, egunerokotasunean jarrera feminista iztera gonbidatu nahi zaituztegu. Gizarte feminista baten bidez bakarrik lortuko baitugu zapalkuntza honekin amaitzea. \ \