Bortxaketa saiakera asteburuan Azpeitian

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2013ko abe. 15a, 21:04
Lehenik eta behin, elkartasun osoa adierazi nahi diogu asteburu honetan erasoa pairatu duen emakumeari eta bere familiari. \ \ Sanjuandegin igande goizaldean bortxaketa saiakera egin zuen erasotzailea atxilotua izan zen auzokideen erantzuna eta azaldutako elkartasunari esker. Neskak berak erasotzaileari aurre egitean azaldu zuen jarrerak bortxaketa ez gauzatzea lortu zuen. \ \ Hala ere, ziur gaude hau ez dela Azpeitian eman den eraso bakarra. Halako gertaerak ez dira kasualitatearen fruitu. Gaur egun dugun gizartean kontrakoa esaten den arren, ez gara berdintasunean bizi. Asteburu honetan ezagutu dugun erasoa honen beste ondorio bat da. \ \ Dei egiten diegu emakumeei elkartu eta autodenfentsarako tresnak garatu ditzaten eta jendarteari egun dugun egoera aldatzen joateko neurriak hartzen has daitezen. Emakumeok ez dugu ausartak izan beharrik nahi, askeak izan nahi dugu. \ \ Bestalde, gaur, astelehena, eraso hori salatzeko 19:30ean egingo den elkarretaratzera deitu nahi ditugu herritar guztiak.