Aniztasuna eta elkarbizitza lantzeko gunea osatu nahi du Elkar-ekinek

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko abe. 13a, 10:14
Jatorri ezberdineko azpeitiarren arteko elkarbizitza bultzatu eta horretarako bitartekoak eskaintzeko asmoz lanerako gune bat osatu nahi du Elkar-ekin taldeak datozen hilabeteotan. Horretarako, gai honekiko interesa duten herritar ezberdinak batu nahi ditu, denon artean nondik abiatu eta gaia nola landu jakin dezagun.\ \ Denon artean diagnostiko bat egin eta beste herrietako esperientziak bildu nahi ditugun hasteko. Ondoren, gure herrian egin dezakeguna zehazteko.\ \ Honela bada, datorren astelehenean, 18:00etan, Azpeitiko Sindikatu Zaharrean egingo dugun bilkurara deitu nahi ditugu herritarrak.