Gaur arratsaldean hasiko gara Elkartasun Azokarako materiala jasotzen

Erabiltzailearen aurpegia Elkar-ekin 2013ko abe. 12a, 10:05
Gaur arratsaldean hasiko gara Elkartasun Azokarako materiala jasotzen:\ \ - Etxe askotan bazterrean utzita dauden umeen jostailu, bizikleta, liburu, eskolako material eta arropak jaso nahi ditugu, hauei erabilgarritasuna eman eta behar dituzten haurren eskuragarri jartzeko.\ \ - Materiala donazio bezala jasoko da. Alegia, kasu honetan ez da aukerarik izango etxean duzuen materiala saltzeko.\ \ - Elkar-ekinek prezio merke batean jarriko ditu salgai produktuak, edozein herritarren eskuragarri egon daitezen. Honez gain, behar handienak dituzten herriko umeei bono bat emango zaie opari bat dohainik har dezaten. Udaleko zerbitzu sozialen zerrenda erabiliko da banaketa hau egiteko.\ \ - Ekimen honetan parte hartzea nahi, baina etxean jostailurik edo antzekorik ez duten herritarrek aukera izango dute herriko dendetan zerbait erosi eta donatzeko.\ \ - Lortzen den dirua ekimen sozialak bultzatzeko erabiliko du Elkar-ekinek, pobreziari eta bazterketari aurre egin eta gizarte justu bat egiteko bere eguneroko lanean, hain zuzen.\ \ - Gabon bezperako datetan egongo gara materiala jasotzen, herriko bi gunetan:\ \ + Sanjuandegiko Auzo Lokalean\ + Soreasun\ \ - Datak: Abenduak 12, 13, 14. 16, 17, 18\ - Arratsaldeko 18:00etatik 20:00etara egongo gara lokal hauetan.\ - Abenduak 14, larunbata, 10:00etatik 13:00ak arte egongo gara.