Mikel Ibartzabal, Joxemari Aranbarri eta Esteban Kanpos omenduko ditu Lagun Onak Mendi Bazkunak

Ostiralean, hilak 13, urteko Batza Nagusia egingo du Lagun Onak Mendi Bazkunak 19:00etan hasita, eta batzarraren ostean Mikel Ibartzabal, Joxemari Aranbarri eta Esteban Kanpos omenduko dituzte, \"urteetan elkartean egin duten lana eskertzeko\". Batzar nagusiaren ondoren egin ohi den afarian egingo da omenaldia. Afarira etorri nahi duenak izena eman beharko du mendizaleen tabernan edota mendi bazkunaren webgunean (http://www.lagunonakmb.org/IbilaldianIzenaEman.asp?id=304).\ \