Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko aza. 23a, 16:05
Azpeitiko soziedadeen arteko III. mus txapelketaren lehen fasean Oilo Soron bart Aitor Berasategi-IƱigo Rezabal bikotea izan da txapeldun. Bigarren, Julen Etxeberria-Xabier Aranbarri. Bi bikoteak azken fasera pasatu dira. Gure Ametsan ere jokatu dute bart euren saioa, eta Jose Antonio Juaristi-Patxi Arruti bikotea geratu da txapeldun. Txapeldunorde, Omar Urbieta-Mikel Martinez. Bi parejak, azken fasera, eta irabazleek arkumea, gazta eta ardo botila bana eskuratu dituzte.\ \ Ezkerreko argazkian, Oilo Soron jokoan bart; eskubikoan, Gure Ametsan.\ \ Azken fasea, soziedadeetako finalistekin, azaroaren 30ean (larunbata) jokatuko da Sanagustin kulturgunean, arratsaldez. Datozen egunetan emango ditugu xehetasunak.\ \ Azpeitiko Kultur Mahaiak antolatu du III. mus txapelketa hau ere, soziedadeen arteko giroa gehiago sustatzearren.\ \