Ligako bigarren jardunaldia

Infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek ligako bigarren jardunaldia izango dute zapatu honetan. Lehiaketa, Errenteriako Galtzaraborda igerilekuan izango da 16:00etan hasita. Azpeititik, zortzi igerilari joango dira eta honako probatan hartuko dute parte:\ \ - Ainhoa Goenaga: 50 libre, 200 libre eta 50 tximeleta.\ - Jon Aizpuru: 50 libre, 200 libre eta 50 tximeleta.\ - Oihana Goenaga: 100 estilo, 400 estilo eta 50 tximeleta.\ - Maialen Aizpuru: 100 estilo, 100 bizkar eta 50 libre.\ - Eva Astigarraga: 200 libre, 100 estilo eta 50 tximeleta.\ - Aiora Beristain: 100 estilo, 100 bizkar eta 50 tximeleta.\ - Jone Goenaga: 200 libre, 100 bizkar eta 50 tximeleta.\ - Nerea Berasategi: 200 libre, 100 estilo eta 100 bizkar.\ \ Zorte on guztioi!\