Dantza solte ikastaroa antolatu dugu

Erabiltzailearen aurpegia Itsasi Euskal Kultur Taldea 2013ko aza. 11a, 07:19
Azaroaren 16tik abenduaren 18ra bitartean dantza solte ikastaroa eskainiko dugu. Astelehen eta asteazkenetan izango dira saioak, 21:00etik 22:00etara, Itsasi taldearen lokalean (Urola 6).\ \ Ikastaroa doakoa da eta euskal dantzei buruz zerbait jakin nahi duten guztiei zuzendutakoa da. Beraz, ikastaroan parte hartu nahi dutenek datorren astelehenean, 21:00etan, Itsasiren lokalera azaldu besterik ez dute.\ \ Itsasi Euskal Kultur Taldea. Sorrera: 1977. / Itsasi Euskal Herriko dantza talde bat da, eta bere helburua euskal kultura landu eta zabaltzea da. Orain dela 23 urtetik ari da lan horretan, euskal dantzak mundu osora zabaldu nahian. Dantza eta musika eskola ditu, ttuntturroak, danborradako taldea... / Informazio gehiago: azpeitikokulturmahaia.com/taldeak