Denboraldia hasiko dute Izarraitz Igeri Elkarteko kirolariek

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko aza. 6a, 15:14
Izarraitz Igeri Elkarteko infantil, junior eta absolutu mailako igerilariek 2013-2014 ligako lehen jardunaldia izango dute zapatuan. Lehiaketa, Irungo Azken Portu igerilekuan izango da, 16:00etan hasita. Probak mistoak izango dira, iazko ligan bezala; hau da, neskek eta mutilek batera lehiatuko dute aurrez egindako denborak kontuan hartuta. \ \ Irailean hasi zituzten entrenamenduak eta bakoitzaren sasoia nolakoa den jakiteko balio izango du Irungo lehiaketak. \ \ Azpeititik joango diren igerilariak honako hauek dira:\ \ • Jon Aizpuru (1998), infantila\ • Oihana Goenaga (1999), juniorra\ • Maialen Aizpuru (2000). infantila\ • Eva Astigarraga (2000), infantila\ • Aiora Beristain (2000), infantila\ • Jone Goenaga (2001), infantila\ • Nerea Berasategi (2001), infantila\ \ Oihana Goenagak, Jone Goenagak eta Nerea Berasategik, maila berria estreinatuko dute denboraldi honetan.\ \ Denboraldiko lehen proban sasoi puntu onena ez izan arren, ziur dena emango dutela uretan.\ \ Zorte on denei!!\