Egin da aurtengo Mendiko eta Udazkeneko Argazki Rallya

Lagun Onak Mendi Bazkunak eta Azpeitiko Argazki Elkarteak elkarlanean antolatuta, Mendiko XVIII. eta Udazkeneko XXIV. Argazki Rallya izan zen pasa den igandean. 09:00etan hasita, eguraldia lagun, hainbat argazkilarik hartu zuen parte rallyan. Datozen asteetan emango dute rallyko emaitzen eta sailkapenaren berri, eta Herriz herri sailkapenerako puntuagarriak izango dira argazkilariek lortutako emaitzak. Sari-banaketa eta bildumaren proiekzioa azaroaren 23an, zapatua, izango da Lagun Onak Mendi Bazkunaren egoitzan, 18:00etan hasita.