Astigarraga enpresako langileek parte hartuko dute azaroaren 9ko manifestazioan

Gero eta babes zabalagoa ari da jasotzen 'Azpeitian bizi eta lan, duintasuna herritarrontzat' lelopean azaroaren 9an egingo den manifestazioa. Kasu honetan Astigarraga lantegiko hainbat langile izan dira beraien babesa eskaini dutenak.\ \ Mobilizazioa azaroaren 9an, zapatua, egingo da Azpeitian, eta arratsaldeko 18:30etan abiatuko da herriko plazatik.