Iñaki Martinezek jaso du topaketetako kartelaren saria

Uztarria.eus 2013ko urr. 24a, 15:22

Iñaki Martinez Albizu azpeitiarrak egindako irudiak irabazi du aurtengo Euskal Antzerki Topaketen kartel lehiaketa, eta gaurko, osteguna, topaketak aurkezteko egindako agerraldian jaso du 900 euroko diru saria. Ez da Martinezek sari hori eskuratzen duen lehen aldia. Izan ere, 1997an ere azpeitiarrak egindako kartelak iragarri zituen topaketak. Martinezek azaldu duenez, "poz handia" izan da lehiaketa irabazlea. "Antzezlanetarako sarrera izan da elementu nagusia", azaldu du: "Sarrerak sortzen duen ilusioa irudikatu dut kartelean. Bi aurpegi agertzen dira irudian; bat aspertuta dago eta bestea ilusioarekin".