197/2006 Doktrina STOP!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko urr. 22a, 11:13
Ezagutu berri dugu 197/2006 Doktrinaren inguruan Estrasburgok emandako epaia. Bazen garaia. Euskal herritarrok urteak daramatzagu salbuespen lege honen aurka borrokan. Zorionak beraz, etsipenean erori gabe lanean aritu zareten guztioi, gaurkoa, herri honen determinazioaren garaipena da. \ \ Pozez jasotako berria bada ere, berandu dator. Berandu, dozenako presok, aplikatu zaien salbuespen lege honen ondorioz, inork itzuliko ez dizkien hainbat urte igaro dituztelako kartzelan, estatuen mendeku gosez. 197/2006 ez da ordea euskal preso politikoei aplikatzen saien salbuespen lege bakarra, baditu hainbat aurrekari. Hala nola, dispertsioa, zeinaren bidez presoen agente politiko izaera deuseztatu eta bide batez, senide eta lagunei ere zigorra ezartzen zaien. Baita gaixo larrien afera ere, presoei heriotz zigorra aplikatuz. \ \ Estrasburgo mintzatu da. Orain ordea, oraindik preso jarraitzen duten eta 54 euskal herritarren zoria espainiar Estatuaren esku dago. Pasaden aste hasieran Mariano Rajoiek ez zuen epaia aplikatuko duten ala ez argitu. Audientzia Nazionalak berriz, ostiralean aztertuko duela iragarri du. Zer egingo du 197/29006 Doktrinaren zilegitasuna sutsuki defendatu duen espainiar Estatuak? Epaia aplikatzeko pausuak eman ditzan, ez da aski Estrasburgotik eratorritako erabakia, guk borrokan jarraitzea ezinbesteakoa da. Gaur epaia bete dezan, bihar gainontzeko salbuespen neurriak bertan behera gera daitezen eta etzi euskal preso eta iheslari politikoak etxean, libre izan daitezen. \ \ Espainiar Estatu ordea ez da halako neurri neurrigabeak ezartzen dituen bakarra. Frantziar Estatuan ere bada mugarik gabeko kartzela zigorra, eta horrekin ere amaitzea beharrezkoa da. Guztion ekarpenaz soilik lortuko dugulako, tantaz tanta osa dezagun salbuespen neurri oro desagerrarazi eta etxera ekarriko dituen itsasoa. \