Hasi dira Azpeitiko Emakumeon Topaketak ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko urr. 19a, 00:07
Hasi dira Azpeitiko Emakumeon Topaketak: eltzean egosten jarritako osagaiak hasi dira denoi jateko ematen.\ Mahai inguruan izan diren 40tik gora partehartzaileek historiaren errepasoa egiteaz gain, etorkizunerako erronkei ere begiradatxoa botatzeko parada izan dute.\ Bitartean, hitz goxoak izan dira mugimendua bultzatu eta bertan parte hartu zuten hainbat emakumeentzat. Hauen artean Arantxa Arruti, Esther Lizarralde eta Bea Aldalur.\ Gauean izandako olerki-antzezlan ikuskizunak ere inor ez du zalantzan utzi; Azpeitiko emakume sortzaileen harrobiak lan bikaina egin du gaurkoan.\ Bihar Topaketek bere martxa jarraituko dute. Goizean kolektibo anitzetako emakumeen testigantzak izango ditugu. Hamaiketakoaren ondoren, gorputzak ezagutu eta mugitzeko aukera izango dugu.\ Arratsaldean berriz, egungo proiektuei eta aurrera begirako erronkei egingo diegu tartea denon artean Azpeitia Feminista eraikitzen jarrai dezagun.\ Gauean, nola ez, parranda. \"Pottors eta Klito\" eta \"Arrutiko Intxaurrak\" izango ditugu gure artean Sanagustin-en.