Herriko emakume artistek emanaldia eskainiko dute bihar, Emakumeen Topaketen baitan

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2013ko urr. 16a, 22:36
Bihar, ostirala, Azpeitiko Emakumeon Topaketen baitan, bertso-triki-poteoa izango da herriko kaleetan zehar. Ondoren, luntxa eskainiko da Sanagustinpen eta jarraian, herriko hainbat emakume artistek olerki, antzerki eta musika emanaldi ezinhobea taularatuko dute bertaratutako guztientzat. Argazkian, herritar batzuk emanaldiko entseguan.\ \ Animatu, galdu ezineko zita izango baita!\ \ Topaketetetan parte hartu nahi duten emakume guztiei gogorarazi, gaur, osteguna, izango dela izena emateko azken eguna.\