Uztarria da Twitterren jardun handiena ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko urr. 15a, 11:11
Uztarria da Twitterren jardun handiena duen herri aldizkaria. Umap.eu web orrialdearen ranking-aren arabera, @uztarria 124. postuan dago microblogging horretako euskal erabiltzaile interesgarrienen artean. Web orrialdeak astelehenero eguneratzen du zerrenda, eta azken astean, 4.739 txiolari zenbatu ditu sarean. \ \ Sailkapena egiteko, jarraitzaile kopurua, jasotako bertxioak, idatzitako txioen interesa eta beste irizpide batzuk neurtzen ditu programa automatiko batek. \