40 gazteren aurkako epaiketa hasiko ...

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko urr. 14a, 13:30
Gaur hasi eta datozen hilabeteetan, Euskal Herriko gazte mugimenduko 40 gazte epaituko dituzte Espainiako Auzitegi Nazionalean, horien artean aurkitzen da Olatz Izagirre Azpeitiko bizilaguna. Segiko kideak izatea egotzita, bakoitzarentzat 6 urteko espetxe zigorra eskatu du fiskalak, kasu gehienetan inkomunikazio aldiko deklarazioetan oinarrituta. Luze joko du epaiketak, eta auzipetuak Madrilera joan beharko dira maiz datozen hilabeteetan, horrek suposatzen duen gastu ekonomiko eta pertsonalarekin. \ \ Gazte horien lana erabat politikoa dela aldarrikatzeko eta gatazkatik konponbiderantz pausoak ematen jarraitzeko, hainbat mobilizazio egingo dira aste honetan zehar Euskal Herriko herri gehienetan. Auzipetuek ohartarazi dute ezinbestekoa izango dela herritarren konpromisoa erasoekin amaitu eta herri osoa konponbidearen alde lerrokatzeko. \ \ Honez gain, Batasuna eta Herriko tabernen auzian, beste 36 herritar eta 110 elkarteren ordezkariak Audientzia Nazionalera joan beharko dute ostegunean. Tartean, Orkatz K.E.-ren ordezkariak izango dira. \ \ Ostegunean Urriak 17, arratsaldeko 19:30tan Azpeitiko plazatik abiatuta, epaiketa hauen hasiera salatzeko burutuko den Manifestazioan izango da horretarako aukera. \ Epaiketa politikorik ez! Olatz, Orkatz eta gainontzeko guztiak libre nahi ditugu! \