Kurku eta besteak askatu!

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko urr. 1a, 11:32
Espainiako Gobernuak Herrira eragilearen aurkako operazio poliziala eman ostean, ilegalizazioen eta sarekaden garai ilunenak gogora ekarri dizkigu. \ \ Erokeria galanta da egin duten erasoa! Lekurik ez duen erokeria, eta zentzu horretan gure erantzunak ere tamainakoa behar du izan, halakorik onartzen ez dugula behingoz argi gera dakien. \ \ Herri honek, konponbide egarriz, pausuak ematen diharduen honetan eta gobernu espainiarrari norabide berean urratsak emateko eskatzen ari den une honetan, zein zentzutan emaniko urratsa da hau?! Bakeaz mintzo dira urteetan, jarraipenak, atxiloketak, torturak, espetxealdi jasanezinak eta salbuespen neurriak ezarri dizkiguten horiek. Eta orain, urratsak emateko unean, errezeta berarekin jarraitzea erabaki dute, herri hau kikildu eta errepresioaren bidetik anikilatzeko intentzio bakarrarekin. Horrelako gertaerek argi uzten dute mendekua dela Estatu espainiarra mugiarazten duen bakarra. \ \ Bestalde, gogor salatu nahi dugu EAJren jarrera, beste behin ere, Ertzaintza herriaren aurka eta Guardia Zibilaren babes lanetan kokatu izanagatik. “Se abre un nuevo tiempo en el que nadie es perseguido ya por sus ideas politicas” zion Iñigo Urkulluk, baina beti egin bezala, espainiar poliziaren mesedetara ezarri du bere zakurrada. Noiz arte jarraitu behar dute euskaldunoi konponbideaz hizketan, espainiarren inmobilismoa defendatzen duen bitartean? Espainiako Estatuari bere beso armatua eskaintzen dion bitartean? Noiz hasiko zarete behingoz konponbide bidean urratsak ematen?! \ \ Bukatzeko, gogoratu nahi dugu, bi hilabetez ezkutuan izan den Xabier Sagardoi “Xapo” gazte barañaindarra atxilotu zuela Guardia Zibilak iganean. \ \ Beraz, gazteriari dei egiten diogu datozen egunetan izango diren mobilizazioetan parte hartzera, etengabeko eraso guzti hauei, herri gisa erantzun behar baitiogu! \ KURKU TA BESTEAK ASKATU!!! \