Duela 40 urte...\

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko ira. 11a, 18:55
Duela 40 urte...\ Gaurko eguna, egun seinalatua da benetan.Telebistak eta bestelako komunikabideek New York-eko gertaerengatik nabarmentzen dute baina gaurkoan Herrialde Katalanetan diada eguna dela eta burutu duten giza katea ere eman du zeresana. Espaiñiar estatuari belarrondoko ederra eman bai dio kataluiñiar herriak eta euskal jendartearentzat adibide ederra izan da. \ Hala ere, gaurko gunean pasa zen beste ekintza tamalgarri bat ekarri nahi dugu gogora, Txilen jasoa. Militarrek estatu kolpea eman zuten herritarrek demokratikoki aukeratutako gobernua eroriaraziz eta horrela Pinochet buru zuen diktadura militarra ezarri zuten. Ondorioak ikaragarriak izan ziren, Condor operazioa, tortura, exekuzioak, umeen bahiketak, desagerpenak... Salvador Allende presidentea gogoan Txileko herriak ere kataluiñiarrak eta euskaldunak bezala aske izateko irrikaz daudela oihukatzen jarraitzen dugu eta horregatik ari gara beren eskubideen alde antolatzen eta borrokatzen. \ Guk, azpeitiko Ernaik gazteriari dei egiten diogu internazionalismoa bide lagun harturik, desio duen hori lortzeko batzen has gaitezen , denok batera bakarrik lortuko dugulako, guztiok batera egiten ari garelako desio dugun Euskal Herri independiente, sozialista eta feminista!