Gaur Donostiako Elkar-en 'País Vasco ...

Gaur Donostiako Elkar-en 'País Vasco, ¿un nuevo estado? Cataluña. ¿un nuevo estado?' liburua erosi dut, Juan Jose Ibarretxe, Jon Azua, Josu Legarreta eta Juanjo Alvarez euskal herritarrek eta Oriol Junqueras, Oriol Pujol, Ferran Requejo eta Joaquim Colominas katalanek idatzitakoa. Azalean iberiar penintsula ageri da, eta, gureari dagokionez, EAE (Araba, Bizkaia, Gipuzkoaren erkidegoa) baino ez da azaltzen ikurrinpen markatuta (eskubiko argazkian liburuaren zati hori); Nafarroarik-eta ez (http://ttiki.com/53420).\ \ Elkar-en bertan Pako Aristiren 'Independentziarako paperak' liburua ikusi dut espainolera itzulia. (iaz Azpeitian eman zuen hitzaldia: http://ttiki.com/53421).