Uztaro Nekazal Kooperatibako kideen hitzaldia bihar, gaztextean

Uztailaren 5ean, ostiralean, Uztaro Nekazak Kooperatibako kideek hitzaldia eskainiko dute, 19:00etan, gaztetxean. Ondoren, afari ederraz gozatu eta beraien produktuak dastatzeko aukera izango duzue bertaratzen zareten guztiok. \ \ Uztaro kooperatiba gaur egungo kontsumo-eredu basatiari aurre egin eta Euskal Herriko baserrien gainbeheraren aurrean alternatiba erreal bat izan nahian jaio zen. Orain dela ia 7 urte bi pertsonek Beizamako baratzetan ilusio handiz martxan jarritako proiektua da eta bidean aldaketa asko izan ditu. Sistema kapitalistatik kanpo funtzionatzen saiatu eta eraldaketa soziala bilatzen duen proiektu politiko bat ere bada.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide