Espainiako gutxieneko denbora lortu du Paula Urrestillak, Oñatiko igeriketa proban

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko eka. 27a, 09:59
Paula Urrestillak denbora ikusgarria egin zuen Oñatiko Txantxiku sariketako 100 metro libreko proban, joan den zapatuan, 01:08:22 minutuan gelditu zuen-eta kronometroa. Hamaika urte ditu Urrestillak eta 12 urtekoen Espainiako Txapelketarako gutxienekoa egin zuen zapatuko proban. Zorionak Paula eta segi horrela datorren denboraldian!