Gaztetxeko futbito txapelketako finalak izango dira zapatuan

Zapatu honetan izango dira Gaztetxeko Futbito Txapelketako finalak, plazan. 17:00etan hasiko da kopako partida. 18:00etan, berriz, ligakoa. Ondoren, 20:30ean afaria izango da gaztetxean.\ \ Asteazken honetan ez da Zine Gaurik izango Masustak liburutegian. Ostiralean, Sexu Askapeneko Nazioarteko Eguna dela-eta, Azpeitiko Bilgune Feministak 'Frankismoaren errepresioa emakumeon sexualitatean' bideo emanaldia eskainiko du Emakumeen Txokoan. Beraz, denoi bertara joateko gonbita egiten dizuegu.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide