"ABORTUAREN LEGE ERREFORMAREN ONDORIOAK"

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko eka. 14a, 17:20
"ABORTUAREN LEGE ERREFORMAREN ONDORIOAK" \ \ PP-k martxan jarri nahi duen abortuaren inguruko lege erreformak ondorio latzak izan ditzake emakumeen osasun integralean, eta eskubide sozial zein erreproduktiboei dagokionean. Momentuan indarrean dagoen legeak bermatzen duen egoera zein den, eta proposatzen ari diren erreformak izango lituzkeen ondorioak aztertuko ditugu. \ \ **Hizlaria: Miren Aranguren. Emagin elkarteko kidea. \ \ • Eguna: ekainak 19, asteazkena. \ \ • Lekua: Azpeitiko Emakumeen Txokoa. \ \ • Ordua: 19,00etan. \ \ Azpeitiko Emakumeen Txokoan, udara aurretik antolatzera goazen azken hitzaldia da. Gaiaren garrantzia azpimarratu nahiko genuke, eta bertan parte hartu eta eztabaidatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Guztion iritziak beharrezkoak baitira.