Malen Etxearen Zestoako aterpetxearen aurkezpena izango da gaur

Erabiltzailearen aurpegia Emakumeen Txokoa 2013ko eka. 7a, 19:14
Gaur, asteazkena, Malen Etxea elkartekoak Azpeitiko Emakumeen Txokoan izango dira, Zestoan ireki duten aterpetxearen berri ematen, 18:00etatik aurrera. Aterpetxe horretan baliabide ekonomikorik gabe dauden emakume etorkinei babesa ematen zaie, eta bertan egiten den lanari buruz, Silvia Carrizo, elkarteko kidek hitz egingo du. Gonbidatuta zaudete.