Bat egiten dugu Elkartasun Martxarekin

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko eka. 5a, 16:42
93 dira jada parot doktrinaren erruz 30 urtera arteko espetxealdietara kondenatutako presoak; izugarri bizilagunak falta dituzten herriak. Azpeitia ez da salbuespena, eta bertan ere badugu lege bidegabe hau sufritu behar izan duen preso bat: 'Paterra', 23 urte espetxean daramatzana. Orain dela hiru urte kalean egon beharko zukeen arren, 2019ra arte kondena luzatu diotena.\ \ Azpeitiko Ernaik, herrirak antolaturiko elkartasun martxarekin bat egin eta gazte guztiak bertara joatera animatu nahi ditu. Honela, Paterrari elkartasuna helaraziz.\ \ Gazteon presentzia ere oso garrantzitsua delako, animatu guztiok joatera! Presoak etxean izan arte ez gara ixilduko!\ \ Orkatzen egongo da izena emateko aukera.