2013/05/07 21:30

Elkartasun Martxa Kordobara

Aurreko asteartean egindako batzarrean hitzegindakoaren arabera, ekainak 7, ostirala, gaueko 21:30etan abiatuko da autobusa Azpeititik. Larunbat goizaldean Kordobara iritsi eta Juan Karlos Arruti "Paterrari" gure elkartasun beroena adieraziko diogu espetxeari buelta emanez eta elkartasun ohiu eta zaratekin. Ondoren, eguerdi aldera Kordobako alde zaharrean buelta bat emateko aukera izango dugu gaueko 22:00ak arte. Autobusa hartu eta igande goizeko 9etan Azpeitian izango gara bueltan. Guztion ekarpena beharrezkoa delako, animatu eta eman izena Orkatzen!