Ikasturte amaierako emakumeen jaialdia

Badator ikasturte amaierako emakumeen jaialdia! Maiatzaren 31n ekimenez betetako arratsaldea izango dugu, eta ondoren, elkarrekin afaritxo batez disfrutatzeko aukera izango da Sanagustinen. \ \ Hementxe duzue egitaraua:\ \ 19:30ean: Jabetze Eskolako batukada tailerreko emakumeek emango diote hasiera ekitaldiari, eta ondoren, gitarra emanaldia egongo da, gitarra tailerreko emakumeekin.\ \ 20:00etan: \"Dena berriz bueltatzen da\" antzerki emanaldia, Jabetze Eskolako Antzerki tailerreko emakumeak, Alaitz Olaizolaren zuzendaritzapean.\ \ 21:30ean: Afaria eta bideo eta dantza emanaldiak, Jabetze Eskolako bideogintza eta dantza ezberdinetako tailerretan aritutako emakumeen eskutik.\ \ Egitarau oparoa dugu aurtengoa.... animatu! Maiatzaren 31, ostirala, guztiok elkartuz, ikasturteari amaiera emateko egun aproposa izango dugu eta!\ \ Afarirako txartelak salgai daude: udaletxeko Parekidetasun sailean eta Emakumeen Txokoan (maiatzaren 24 baino lehen eskuratu beharko dira).\ \ Informazio gehiago lortzeko deitu 943 15 79 28 edota 943 15 70 55 telefonoetara.\ \