2013/04/24 19:00tan

"Birjinak edo emagalduak? Emakumearen adoktrinamendua Historian (1512-2012)"

Gure herriko historiaren bi garai esanguratsu abiapuntutzat hartuta (1512an Nafarroako Erresumaren konkista, eta 1936ko altxamendu militarra), gaur egun arteko ibilbidea egiten du historialariak. Argi baieztatuko du, bai hispaniar monarkiak, bai-eta, 400 urte beranduago, Pilar Primo de Riverak frankismoan, modu berean emakumearen kontrako diskurtso ezkor eta moralkeriaz beterikoak erabili zituztela. Hizlaria: Amaia Nausia Pimoulier (NUP-ko Doktorea eta Eusko Ikaskuntzako kidea).