Donostiako zortzi gazteak atxilotzeko agindu ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko api. 16a, 09:58
Gaur goizean jakin dugu atxilotze agindua jarri dietela Donostiako zortzi gazteei. Segi gazte antolakundeko kide izateagatik terrorista izatea leporatuta, seina urteko espetxe zigorra ezarria diete. Lan politikoa egiteagatik kartzelaratu nahi dituzte. Edozein momentutan joan daitezke Donostiako Boulevardean eratutako Aske Gunera, Ekaitz Ibero eraman zuten bezalaxe zortzi hauek ere eramatera.\ \ Denon esku dago atxilotzera etorriko direnean aurkituko duten Herri Harresia ahalik eta sendoena izatea. Inoiz baino garrantzitsoagoa da gure esku dagoen edozein ekarpen egitea.\ \ Azpeitiko Ernaiko kideok ere deia luzatzen dizuegu herritar guztioi Aske Gunera bertaratzeko. Zortzi gazte horiei elkartasuna eta babesa adieraziz, herri harresiaren parte izateko.\ \ EZ DIEZAIEGUN UTZI! KONPROMISO GARAIA DA! ERAIKI HERRI HARRESIA! AZALDU ASKE GUNERA! GAZTE BAT GEHIAGO EZ!