Milioi bat eta berrehun ahots ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko api. 10a, 23:21
Milioi bat eta berrehun milioi ahots bakearen alde!\ Ernai-ko ordezkariak ere bertan izan gara, Marcha Patriotica mugimenduak gonbidatuta eta esan dezakegu ikaragarria izan zela. Herrialdeko bazter guztietatik etorritako ehundaka autobus iritsi ziren hiriburura eta horrela hiriburuko langile eta ikasleei indigena, beltz, nekazari, mestizo etab. gehitu zitzaizkien. Honela ikusi ahal izan genuen Kolonbiako aniztasuna eta denek duten bakearen aldeko grina. \ Bestalde, astelehenean Foro Sao Paolo-k Bogotan bertan burutu zuen jardunaldian ere parte hartu genuen. Jardunaldi horretan Kolonbian martxan den bake prozesuaren aldeko testu bat adostu zen eta bakearen alde lanean jarraitzeko beharra azpimarratu, bakea lortzea ez baita lan erraza. Kolonbia azken 50 urteetan pairatzen ari den gatazka armatu eta soziala gainditzeko une historiko honetan, Ernai gazte antolakundeak bere babesa eta elkartasun internazionalista adierazi nahi izan dio Kolonbiako herriari beste eragile askok bezala. Munduan zehar izan diren gatazka guztiak hitz eginda gainditu direla eta gaindu beharko direla nabarmenduta zen Foro horretan eta Ernai gazte antolakundeko ordezkariok espaiƱiar gobernuaren jarrera salatu nahi izan genuen, negoziatzeko borondaterik erakusten ez duela salatuz. Jarraituko du...