Espetxe politikak eraila izan da ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2013ko api. 4a, 11:43
Espetxe politikak eraila izan da Xabier, modu anker eta ilunean gainera. Ala ere, Xabierren heriotza ez da kasu isolatu bat: azken asteetan Angel Figueroa preso gaixoa hil da, Parot dotrinagatik bahituta duten Jabi Martinezen bi lagunek auto istripua izan dute, Arkaitz Bellon presoa jipoitua izan da eta euskal preso politikoen aurkako jazarpenak ez du etenik izan. \ \ PPren gobernua euskal herrian ireki den prozesua oztopatzeko ahaleginak biderkatzen ari dela gogor salatu nahi dugu, eta zeregin honetan PNV bidelagun duela ikusten ari gara. PNVren Bizkai Buru Batzarreko Itxaso Atutxak Xabierren heriotzaren inguruan egindako adierazpen onartezinak horren lekuko dira. \ \ Amaitzeko, Herrirak larunbaterako antolatu duen manifestazio isilera joateko deia luzatu nahi diegu herritar guztiei. 'Berriro gerta ez dadin, salbuespen neurriak eten. Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea' lelopean burutuko da mobilizazioa. \