Sortu da jada ezker abertzaleko ...

Erabiltzailearen aurpegia Ernai 2013ko mar. 7a, 16:12
Sortu da jada ezker abertzaleko gazteen antolakunde berria eta Chavez komandantearen heriotza dela eta honako irakurketa egin nahiko genuke: lehenengo eta behin gure sentipena eta babesa eman Venezuelako herriari presidentearen heriotzaren aurrean bera izan baita iraultza bolibartarra martxan jartzen lagundu duen komandantea. Berari esker erdi eta hego ameriketan prozesu iraultzaile andana dago martxan, kapilalismo basatienaren aurrean XXI. mendeko sozialismoari forma ematen eta mundu zabalean ere bere ekarpena ikaragarria izan baita. Hutsune handia utzi du guztion artean Chavezek baina Venezuelako herriak ederki jakingo du moldatzen egoera berri honetara eta horretarako gure laguntza izango dutela nabarmendu behar dugu. Internazionalismoa oinarri eta iraultzarako gogoa izanik, hasta la victoria siempre! hasta siempre comandate Chavez! jo ta ke irabazi arte!