Infantilen Neguko Euskal Herriko Txapelketa

Erabiltzailearen aurpegia Izarraitz Igeri Elkartea 2013ko mar. 7a, 00:37
Zapatu eta igande honetan, Infantil Mailako Neguko Euskal Herriko Txapelketa izango da, Santurtzin (El Puerto kiroldegian). Goizeko jardunaldiak 10:00etan hasiko dira eta zapatu arratsaldekoa 17:00etan eta igande arratsaldekoa 16:30ean. \ \ Lehiaketa hau, neguko azken txapelketa garrantzitsua dute, gero, denboraldiko bigarren zatirako prestaketak hasiko dituzte-eta. \ \ Gure taldeko 6 igerilari (2 mutil eta 4 neska) izango dira lehian eta proba hauetan parte hartuko dute: \ \ • Pablo Etxeberria: 1500 m. libre, 400 m. libre eta 200 m. bizkar. \ • Jon Aizpuru: 200 m. bular, 200 m. bizkar eta 100 m. tximeleta. \ • Oihana Goenaga: 100 m. estilo, 100 m. tximeleta eta 50 m. libre. \ • Maialen Aizpuru: 200 m. bizkar, 100 m. bizkar eta 100 m. libre. \ • Eva Astigarraga: 200 m. bular, 100 m. bular eta 50 m. libre. \ • Aiora Beristain: 100 m. estilo, 100 m. libre eta 50 m. libre \ \ Horiez gain, erreleboko probatan hartuko dute parte. \ \ Mallorcan, aurreko aste bukaeran, sasoi onean daudela erakutsi zuten eta ziur gaude, emaitza onak izango dituztela Santurtzin. \ \ ZORTE ON !!! \ \ www.izarraitzigerielkartea.com \