Goxoa eta intimista. Halakotxea izan ...

Erabiltzailearen aurpegia \N 2012ko abe. 27a, 16:50
Goxoa eta intimista. Halakotxea izan zen Julian Barrenetxea Abesbatzak atzo (asteazkena) iluntzean eskaini zuen kontzertua. Teklatua, akordeoia eta klarineteaz lagunduta Gabonetako kantak abestu zituzten. Gabon egun hauetan jada izan ditugu Dantza suelto txapelketa, Txapelen omenezko bertso saioa, Musika Bandaren kontzertua, umeentzako olentzerotako tailerra eta atzoko kontzertua. Baina oraindik beste bi ekitadi gehiago izango dira: urte berria ondo hasteko DJ festa (DJ Ulea eta DJ Linux Kutxillux-ekin) eta Errege eguneko Musika Bandaren kontzertua.