Festak eta eraso sexistak

Erabiltzailearen aurpegia Bilgune Feminista 2012ko abe. 19a, 15:18
HaujijiJAI! Batzordea eta Bilgune Feminista betidanik aritu izan gara jai parekideen alde lanean, eta beti salatu izan ditugu jai giroan nahiz egunerokoan ematen diren eraso sexistak. \ \ Saninazioetan oso kezkatuta gelditu ginen jai hauen testuinguruan eman ziren hainbat gertaerarekin. Emakume askok eta askok mehatxuak, irainak, umiliazioak, ukituak eta beste hainbat modutako erasoak jasan zituztela badakigu, eta kasu gehiago emango zirenaren ziurtasun osoa dugu. \ \ Santotomasak gainean ditugun honetan, HaujijiJAI! Batzordetik eta Bilgune Feministatik salatu egin nahi ditugu eraso sexista hauek, eta eraiki nahi dugun jendarte ereduan lekurik ez dutela ozen esan nahi dugu. \ \ Bi eragileok gertaera hauei erantzuten eta salatzen jarraituko dugu, eta herritarrei ere dei egin nahi diegu horrelakoen aurrean jarrera aktiboa har dezaten. \ \ \ (HaujijiJAI! Batzordea eta Bilgune Feminista) \