197/2006 Doktrina hizpide

Atzo, hilak 13, 197/2006 Doktrinaren inguruko hitzaldia egin zen eta bertan izan ziren Jon Garai Herrirako kidea eta Peio Etxeberria preso politiko ohia.\ \ Bertaratutako 20 lagun inguruk, Doktrinaren inguruko azalpenak entzun eta beren zalantzak argitu ahal izan zituzten. Horrez gain, Doktrinaren aplikazioak urte luzez espetxean egon ondoren kaleratzear den preso bati eragiten dizkion sentimendu deskribaezinak lehenengo pertsonan entzuteko aukera ere izan zuten.\ \ Peio Etxeberria soraluzearra 1989an espetxeratu zuten eta irteera data 2006ko irailean finkatuta bazuen ere, egun batzuk lehenago 197/2006 Doktrina aplikatu eta zigorra 2019 arte luzatu zioten. Aurtengo maiatzean, 23 urte luzez espetxe batetik bestera ibili ostean, Auzitegi Konstituzionalak bere helegitea onartu eta aske geratu zen.\ \ Azkenik gogoratu, Estrasburgoko Giza Eskubideen Auzitegiaren azkeneko erabakiaren atarian, Espainiako gobernuaren presioari behar bezalako erantzuna emateko garaia dela. Beraz, adi gabonetako ekimenei, urtarrilaren 12an Bilbon egingo den herri mobilizazio orokorrari eta etorriko diren gainerako mobilizazioei.\ \ Besterik gabe, gure eskerrik beroenak bertaratu zineten guztioi eta bereziki, Jon Garai eta Peio Etxeberriari. \