Zapatuan Baionan egingo den manifestaziora joateko autobusa antolatu dute

Zapatuan, hilak 10, \'Giza Eskubide Guztiak, Euskal Presoak Euskal Herrira\' lelopean manifestazioa egingo da Baionako karriketan, 15:30ean hasita. Azpeititik Baionara joateko autobusa antolatu dute, eta eman daiteke izena dagoeneko, Orkatz tabernan. Zapatuan 14:00etan abiatuko da autobusa Etxe Zuri aurretik. \ \ \ \ \