Azpeitiko Musika Bandaren urriko kontzertua, igandean

Erabiltzailearen aurpegia Azpeitiko Musika Banda 2012ko urr. 18a, 12:22
Datorren Igandean, urriak 21ean, Azpeitiko Musika Bandak kontzertua eskainiko du Sanagustin aretoan, 13:00etan eta denok gonbidatuta zaudete bertara. \ \ Kontzertu hau Aquilino Amezuaren omenaldi zikloaren barnean kokatzen da. Urriaren 20an 100 urte beteko dira bere garaian Europako organo egile haundienetakoa izan zena hil zenetik. Musika Bandarekin ere izan zuen hartuemana, 1897 urtean bandako akademia sortzeko, herriko eragileek egin zuten eskaeran parte hartu zuen bere izena ageri delarik sinatzaileen artean eta baita bandak izan zuen funtzionamendu araudian ere. Horregatik omenaldi txiki bat egin nahi dio Azpeitiko Bandak bere heriotzaren mendeurrenean kontzertu honen bidez. \ \ Kontzertua \'The challenge of a fanfare\' sarrera martxa edo \'Fanfare\'-arekin hasiko dugu, Peter Kleine Schaars(1962- ) holandarrak eginikoa. Erritmo aldaketak dituelarik zailtasun nagusi bezala. \ \ Ondoren \'Pamplona feria del toro\' pasodoblea izango dugu, Manuel Turrillas Ezcurra (1905-1997) konposatzaile nafarrak konposatutakoa. Pasodoblearen egilea Iruñako \'La Pamplonesa\' musika bandako kide izan zen 50 urtez eta San Ferminetako eta Nafarroa osoko festetakoa abesti ezagunenen egilea da. \ \ Franz von Suppe(1819-1895) musikari kroaziarrak eginiko \'Boccaccio\' opereta komikoaren selekzio edo \'Pot-pourri\' bat, 1879an konposatua, izango da ondoren. Hautaketa hau M. L. Lake musikari estatubatuarrak eginikoa da eta \'Boccaccio\' operetako zati guztietako musiken errepaso bat egiten du, kontraste handiak dituelarik bai erritmo aldetik baita dinamika aldetik ere. Franz von Suppe ezaguna da mundu guztian bere operetako \'Obertura\' ezagunengatik: Poeta eta nekazaria, Zalditeria arina… \ \ \'Freikugeln\' polka Johan Strauss \'Semeak\' (1825-1899) konposatu zuen 1868garren urtean. Strauss musikari familiako kiderik ezagunena dugu, \'Bals\'-aren erregea bezala ezaguna egin zena eta musika mota hau nekazaritza mundutik Vienako jauregietara eraman zuena, moda modan jarriaz gizarteko eliteetan. \ \ Doinu eta konposatzaile garaikideetara salto bat \'The highlands\' obrarekin. Kees Vlak (1938- )konposatzaile holandarrak bandarako eginiko lan honetan, Eskoziar lurretako deskribapen pertsonal bat egiten digu, goizeko lehen eguzki izpiak, \'Bagpipers\'-en (gaiteroak) doinuak eta \'Highlands\'-etako (goi lurrak) zaldi basatien korrikaldiak ekartzen dizkigu gogora. Bandarako bakarrik sorturiko musika pieza bat da, 1985ean saritua Bolzanoko (Italia) konposizio lehiaketan. \ \ Doinu dantzagarriak \'Calypso\' abestiarekin. Donato Goyeneche nafarrak, Lerin (1955), 1996an kaleratu zuen Afrika obraren zati bat da. Afrika obra korua eta perkusioarentzat sorturiko kantata bat da, Donostian estreinatu zenean Senegalgo Coral Martires de Uganda eta Donostiako Perkusionistak taldeen partaidetzarekin egin zena. Izenak dioen bezala Calypso erritmo jamaikarrean oinarritua dago. Bandarako moldaketa Joxemari Oiartzabalek eginikoa da. \ \ \'ABBA Cadabra\' ABBA taldearen abesti batzuekin egindako \'pot-pourri\'-a dugu, Johan de Meij konposatzaileak egindako hautaketa batean. Bertan \'Dancing Queen\', \'Arrival\' eta \'Money, money, money\' abestiak entzun ahal izango ditugularik. \ \ Kontzertua amaitzeko Richard Rodgers (1902- 1979) estatubatuarrak \'The sound of music\' (Sonrisas y lagrimas) pelikularako sortu zuen soinu bandako \'Do-Re-Mi\' abesti ezaguna dugu, Takashi Hoshide japoniarrak bandarako eginiko moldaketa eder batean. \