Emakumeen Txokoa martxan da

Irailaren 4tik aurrera berriro martxan hasi gara. Betiko ordutegian izango gara (16:30etik 20:00etara), asteartetik ostiralera. Eta goizeko 10:00etatik 13:00etara, larunbat goizetan. Ekimen berriak, elkar-lana, proposamenak... abian jartzeko asmoa baduzu... etorri Emakumeen Txokora, zurea ere baden topalekura! \ \ Bularreko minbiziaz hitzaldia \ \ Irailean hitzaldi berri bat izango dugu Azpeitiko Emakumeen Txokoan, "\'Bularreko Minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta diagnostiko goiztiarraren garrantzia\' izenburupean. Hilaren 12an izango da, 18:00etan. \ \ Hitzaldia Katxalin, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkartearen eskutik datorkigu. Hizlari moduan, Arrate Plazaola (Donostiako Onkologiko Institutuko Doktorea) izango da bertan. \ Diti minbiziaren goiz detekzioari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio, eta honi buruz ondo informatuak egotea funtsezkoa da gu guztiontzat. Animatu eta etorri!