2012/09/12 18:00

Hitzaldia: Bularreko minbizia

Irailean hitzaldi berri bat izango dugu Azpeitiko Emakumeen Txokoan, "Bularreko Minbiziaren arrazoiak, tratamendua, prebentzioa eta diagnostiko goiztiarraren garrantzia" izenburupean. Hitzaldia, KATXALIN, Bularreko eta Ginekologiako Minbizia duten Emakumeen Elkartearen eskutik datorkigu. Hizlari moduan, Arrate Plazaola (Donostiako Onkologiko Institutuko Doktorea)izango da bertan. Diti minbiziaren goiz detekzioari gero eta garrantzi gehiago ematen zaio, eta honi buruz ondo informatuak egotea funtsezkoa da gu guztiontzat. Animatu eta etorri!