Realak eta Eibarrek indarrak neurtuko dituzte Azpeitian uztailaren 18an, asteazkenez. 2012-2013 denboraldia prestatzeko balioko die bi taldeei lagunartekoak, baina zita berezia izango da Garmendipekoa, futbola utzi berri duen Mikel Aranburu Realaren kapitain ohia haren herrikideen aurrean omentzeko balioko du eta.